XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bieri baizetorkiekeen kalte haundia.

Begiak erne egon ohi dira holakoetan, eta Tomaxek ez zuen jakin haien bien arteko harremanen berririk.

Ezbehar guztiak argalaren bizkarrerako ohi dira.

Egiaz, bildur zion Karlosek Tomaxi.

Eskatu eta agindu zion egunerako Erramu-egunerako hain zuzen lanak bukatu nahiean zebillen gizagajoa.

Aste Santuko azken hiru egunetan lantokiak itsiak edukitzeko ohitura zelazkoa, saio ederrak Tomaxen etxeetan egiteko egokiera zetorkion.

Ez zen horrelaxe ohitua Karlos egun hoietan.

Elizkoi zintzoa zen bera eta atsegiñ haundiz hartzen zuen hiru egun hoietako geldialdia, bere buruarekin aurrez-aurre, bizitzaren oiñarri nagusiak garbitu eta sendotzeko.

Aukera hobeagoko egunik ezin zezakeen arkitu.

Aurtengoz, ordea, besamotz eta erren gelditu beharko du aste santura etekiña.

Eta guztia teilla zahar batzuk zuzentzeagatik.

Ezur-muñetaraiño menderatua zedukan nagusi kankaillu harek, eta azkenean, bere iritzirik nagusienak ere ukatzeraiño makurtu zuen burua.

Ostiralez, goizeko eguzkiarekin batera igo zen teillatu-gaillurrera.

Eguraldi hotza goiz hartakoa.

Zeru urdiña oskarbi.

Laiotzean izotza nagusi.

Teillatuak ere txuri txuri.

Gaueko besarkadaren besoetan etorritako intzaren aginduak irrixta-leku bihurtu zituen teillatu-ertzak.

Hantxe hasi zen lanean Karlos.

Goizeko zortziak jotzeaz batera, koloka zegoen teilla baten gaiñean hanka jarri zuela do, hor dijoa Karlos gorputz osoz goitik behera, harri gogorrezko kale-zoru errukigabea besarkatzera.

Erorketa haren testigurik ez zen iñor agertu.

Errugabea, bakarrik orduan ere!.